Hemen dago gure taldeko lau azalpen testuetatik hautatu dugun; asko pentsatu ondoren Andoniren testua aukeratu dugu. Egindako lau testuak irakurri ondoren bi testuren artean zalantza genuen, baina azkenean Andonirena egokia iruditu zitzaigun. Hala ere, testu horrek zenbait aldaketa behar zituen ondo egoteko; beraz, aldaketa horiek egin ostean hemen dago:
ZER
DA IRAKASLE IZATEA?
Irakasle
bat, irakasten lan egiten duen pertsona da. Irakasle batek irakasteaz gain bere
ikasleen ikasketa prozesua bideratzen du, ikasleak behar bezala aurrera egin
dezaten beraien ikasketa prozesuan. Irakasleak adin desberdinetako ikasleei
irakasten diete, baina beti ere beraien ezagutza ikasleei irakasteko asmoarekin
eta hauek ahalik eta hoberen prestatzeko asmoarekin.
Hezkuntza
tradizionalean, eskolak programarekiko menpekotasun handia zuen, gainera,
ikasleek ikasi beharreko guztia eskuliburuetan jasota zetorren. Hezkuntza
tradizionalean irakasleen instrukzioa zen erabiltzen zen bakarra, irakaslea
autoritate figura zelako. Gaur egun, ordea, teknika berrien erabilera nabaria
da, lehen irakaslea zen hezkuntza prozesuaren zentroa, gaur egun, aldiz, ikaslea
zentrotzat hartzen da. Eskola garaikideetan irakasleak, tradizionalean ez
bezala, ikasleari uzten dio lan egiten eta irakasleak lagundu egiten du lan
horretan, izan ere, gaur egungo irakasleen lana Laissez Fairek esan bezala
“umea egitera bultzatu behar da, umeari egiten utziz”.
Irakasleen
artean espezialitateen arabera bereizketak egiten dira: Matematikakoak,
ingelesekoak, natur zientzietakoak, gorputz heziketakoak, euskarakoak,
gizartekoak… Baina sailkapen horrez gain, beste mota batera ere sailkatu ditzakegu:
hezkuntza formalekoak, hezkuntza ez formalekoak eta azkenik hezkuntza
informalekoak. Hezkuntza formala zentro batean ematen den ikasketari deritzo,
izaera egituratu batekin eta amaitzean titulu bat eskuratzen. Hezkuntza ez
formal zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza da, bukatzean titulurik eskuratu
gabe normalean. Eta azkenik, hezkuntza informala familiarekin, lanarekin edo
aisiarekin egunerokotasunean eta plangintza gabe ikasten denari deritzo.
Irakasle
batek esan bezala, lan hori egiteko hiru gauza garrantzitsu daude. Lehenik esan
zuen, pazientzia edukitzea oso garrantzitsua dela, irakasle lana nekagarria
izan daitekeelako. Ez ikasleengatik bakarrik, baizik eta, zentroan izan
ditzaken gatazkengatik eta ikasle horien gurasoekin izan daitezken gatazkekin.
Irakasle lana ez baita ikasleetan bakarrik oinarritzen, baita zentroan eta
gurasoetan ere. Esan zuen beste gauza, bokazioa edukitzea oso garrantzitsua
dela; bestela, ikasleen kalterako izango da. Irakasle baten bokazio faltak
irakaslea bera nazkatuko duelako; gainera, ikasleen motibazio galera eragin
dezake. Azkenengo gauza motibazioa da, lanera motibaturik doan irakasle batek
bere klaseak dinamikoagoak egingo ditu; edo, gutxienez, saiatuko da. Modu
horretan, ikasleek hobeto barneratuko dituzte gaiak eta ikasitako hori epe
luzerako ikasketak izango dira. Motibazio gabeko irakasle batek, berriz, ez
ditu ikasleak ikastera motibatuko, bera egiten ari dena ez baitu motibatzen.
Haiek bakarrik klasera sartu eta gaia emango dute, ikasleek ulertu duten edo ez
pentsatu barik, edo hauei klasea oso astuna egin zaien arduratu gabe.
Irakasle
bat eskultore batekin konpara daiteke. Eskultore batek bere obrei forma ematen
dien bezala, irakasle batek bere ikasleei “forma” ematen saiatu behar du.
Eskultoreak, irakasleak bezala, lan hori egiteko motibazioa behar du; hau da,
oso zaila da eskultore batek motibazio gabe lan ona egitea. Berdin berdina
gertatzen da irakasle batekin, oso zaila da motibaziorik gabeko irakasle batek
ondo irakastea.
Amaitzeko,
irakasle lana ondo egitea ez dela batere erraza esan beharra dago. Lehen
esandako gauzak kontutan hartu behar dira ikaslearen hobe beharrez, ikasle
batek gustura ikasi behar duelako, eta horretarako irakasle motibatu batek
laguntzen du. Kontutan hartu behar da ikasle horiek geure etorkizuna direla,
eta ahalik eta prestakuntza hobea emanez hori hobetu dezakegu.