ANDONI

AUTO EBALUAZIOA


Idatzi honen bitartez, Irakasle Funtzioko asignaturako nire auto-ebaluazioa egingo dut. Lauhilabeteko honetan hainbat lan egin behar izan ditugu, gehienak hausnartzera bultzatzen gintuztenak. Lan batzuk zailagoak egin zaizkit beste batzuk baino, ala ere denak aurrera ateratzeko gai izan naizela uste dut.
Lehenik “umeak nola ikasten duten” bideoa ikusi genuen, horri buruzko hausnarketa bat eginez. Lan berean ere, irakasle-eskolako ikasketak hautatzeko arrazoiak aipatu behar genituen. Ondoren egin genuen lana, “etre avoir” pelikula ikusi ondoren, honi buruzko hausnarketa izan zen. Film honekin beste eskola mota bati buruz gehiago ikasi nuen, hau da, horrelako eskola txiki bateko egunerokotasuna nolakoa den.
Rosenthalen artikuluak harrituta utzi ninduen, ez nuen inoiz pentsatuko besteengan dugun aurreiritziak emaitza horiek ekar ditzanik. Benetan aztertu beharreko aspektu bat iruditzen zait, nahigabean ikasleak mugatu daitezkeelako, horrek arazo larri bat sortuz.
Gure ustez irakasle ona zer zen aipatzeko ere eskatu ziguten, momentu horretan hainbat irizpide jarri nituen eta lan hau egiterako berriro ere irakurtzean jarritakoa pentsatzen jarraitzen dut, irizpideren bat gehituz. Gehien gustaturiko lana irakasle bati egin behar izan genion elkarrizketa izan da. Elkarrizketa horretan oso gustura egon nintzan eta irakasle lanaren zailtasun askotaz konturatu nintzan, gurasoekin eduki beharreko pazientziaz adibidez. Elkarrizketa hori egin eta gero azalpen testu bat egiteko eskatu ziguten, baina beste asignatura bateko materiarekin erlazionatuz. Lan hau egitea asko kosta zitzaidan, eginbeharrekoa ulertzea asko kosta zitzaidalako.  Irakaslearekin edukitako elkarrizketak, beste lan batera bidali gintuen; Mapa kontzeptual bat. Mapa kontzeptual hau taldeko lan bat izan zen, eta nahiz eta gure artean ondo ulertu lan hau egitea pixka bat kosta zitzaigun.
Ikasgai honetan gai bat aukeratzeko eskatu zigun irakasleak, baina ez genekienez zein aukeratu irakasleak berak emandakoa izan zen; motibazioa. Motibazioa kontutan hartuta, informazioa bilatzen egon ginen, mintegirako egin beharreko posterra egiteko. Mintegi horretan 7/8 ikasleko taldetan banatu gintuzten, eta bakoitzak besteei geure gaia azaldu behar genien, posterraren laguntzaz. Ikertzen joan ala, motibazioak hezkuntzan eta egia esan orokorrean duen inportantziaz konturatu nintzen. Irakasleari egindako elkarrizketan, motibazioaren garrantziaz hitz egin zidan, eta honek zuen garrantziaz klaseak ematerako garaian.
Bloga, ikasgai honetan erabili beharreko errementa bat da, egia esan nik ez dut askorik erabili hausnarketa indibidualak egiterako garaian. Hausnarketak, testuak… horrelako gauzak asko kostatzen zaizkidan gauzak dira eta esfortzu handia eskatzen didate. Ala ere, erraztasun gehiago hartzen ari naiz, eta espero dut poliki bada ere, lanak eginez, hausnarketak eta antzerakoak erraztasun handiagoz egitera iristea.
Amaitzeko, ikasgai honi buruz nire iritzia emango dut. Diigo ikasgai honetan aurkeztu ziguten errementa bat da, eta erabilgarria iruditzen zait, nahiz eta ez askorik erabili. Nire ustez tresna honen erabilera hautazkoa izan beharko litzateke. Nire beste ikaskideek aurkituriko informazioa ikusi eta erabiltzeko aukera oso interesgarria eta erabilgarria iruditzen zait, baina aldi berean, ez nuke ebaluatzeko irizpide bezala erabiliko, lehen esan bezala hautazkoa izan beharko lukeela iruditzen zaidalako. Hau alde batera utzita, ikasgaian erabilitako metodologiak harritu nau, hau da, hain teoria gutxi azaltzea irakasleak. Ala ere, konturatu naiz lan praktiko horiek egiteak, geure kabuz ikastera eraman gaituela.  



Andoni Susperregi



No hay comentarios:

Publicar un comentario