Egun gutxi barru Gabonetan murgilduko gara, dirutxa izugarria xahutzen dugun egun horietan. Telebistan jada jostailuen iragarkiak agertzen hasi dira; gure postontziak ere gabonak heltzear daudela nabari dute, hauek jostailuen katalogoz betetzen baitira.
Gaur denda famatu baten katalogoa begiratzen, hezkidetza lortzearen oso urrun gaudela antzeman dut. Bertan txostena bitan bananduta zegoela esan daiteke: alde batetik, neskentzako jokoak eta, bestetik, mutilenak. Panpinak iragartzen ziren orrialde guztietan bakarrik neskak agertzen ziren edo ileapaindegietara jolasteko gauzetan ere bakarrik neskak aurki zitezkeen. Baloiak, autoak edota monstruoak agertzen zirenean bakarrik mutilak zeuden. Txikitxoen jostailuetan ere desberdintasunak agertzen ziren neska eta mutilen artean; jostailuak berez berdinak izanda, jostailua arrosa zenean neska ageri zen eta urdina mutilentzat (nola ez!).
Horrelako gauzak ikusten ditudanean ez zaizkit gustatzen. Ni txikitatik beti "marimacho" etiketarekin egon naiz, neska izanik panpinak eta neskei egokitutako jolasak ez nituelako gustoko. Betidanik gehien gustoko nituen jostailuak "mutilenak" ziren: baloiak, autoak... Nire inguruko guztiei mutila ematen nuela entzuten nien, ez nintzela batere "femenina". Goi mailako ikasketak egiterakoan ere nire familiako askok konfidantza gehiegi izan ez arren, mutilei egokitutako goi mailako ziklo bat hautatu nuen magisteritzan sartu aurretik.
Hau guztiarekin gizarteak gaur egun oraindik berdintasunetik oso urrun dagoela esan nahi dut. Horrelako xehetasunak haurrengan eragin handia daukatela argi dago eta bertan sexuen arteko desberdintasunak daudela ikusten badute, inkontzienteki hori barneratuko dute.
Gauza hauek ikastolan landu daitezkela bururatzen zait. Irakasleak ikusarazi behar die, jostailuak genero gabekoak direla, gizarteak berak generoak ezartzen dizkie. Haurrak irakaslearekin katalogo hauek ikusten badituzte eta mutilaren bat zalantza baldin badu neskentzako jostailuren bat eskatu nahi duelako, edo kontrako kasuan, irakasleak lagundu diezaioke erabaki hori aurrera eramatera, haiek izango baitira gizartea aldatuko dutenak.
"Irakasleak ikusarazi behar die, jostailuak genero gabekoak direla, gizarteak berak generoak ezartzen dizkie" diozu eta ados egon naiteke ("ikusarazi" ez dut uste, baina hori beste baterako).
ResponderEliminarBa, andereño Maider: Nola egiten da hori? Suminak eragindako agindu eta galdera erretorikoetatik egiazko eraginera salto egin behar duzu. Eta egiten duzunean zuretzat erronka eta poz iturri izango da.
Ez dakit ikusi duzun, Diigo-n Frantziako supermerkatu bateko jostailu katalogoa ipini dut, genero ikuspegia kontuan duena. Interesgarria eta, zoritxarrez, arraroa.