BEÑAT


AUTO EBALUAZIOA

Sarrera honetan aipatuko den guztia, lehenengo lauhilabeteetan izan dudan garapenari buruz hitz egingo dut. Hain zuzen ere, saiatuko naiz azaltzen zer ikasi dudan eta non ikusten den hori.

Ikasturtea hasi izan zenean, Irakasle Funtzioa ikasgaiari buruz nuen aurreiritzia oso desberdina zen. Nik espero nuen, irakatsiko zigutela umeen aurrean nola jokatu, nola hitz egin… Baina guztiz oker nengoen.

Lehenengo egunetik hasi ziguten bidaltzen hausnarketak egiteko; ez banago oker, lau izan dira nabarmenenak.

Lehenengo hausnarketan, irakasleak erakutsi zigun klasean bideo bat, (umeak nola irakasten dute?) eta gero hausnarketa bat egitea eskatu zigun galdera bat eginez: Zergatik hemen?. Hau da, zergatik aukeratu genuen magisteritza ikastea. Nire euskara maila ez zen oso altua, baizik eta guztiz kontrakoa. Idazlanak egiterako orduan pairatzen nuen, baina denbora pasa heinean eta hausnarketak eginez, hobetzen joan da nire euskara.

Bigarren hausnarketan, eskatu zigun Être et Avoir pelikulari buruz hitz egitea. Gogoeta honetan hezkuntza sistemak nolakoak ziren aipatzen hasi ginen eta gure iritzia jarri behar genuen, pelikulan agertzen zen hezkuntza motari buruz.

Hirugarren aldian, Roshentalen artikulua irakurtzea zen, non zaldi batek matematikako galderei ondo erantzuteko ahalmena zeukana. Hau eta gero, Pigmalion mitoa agertzen zen. Mito honek oso adierazgarria izan zen niretzat; bertan erakusten zuelako nola irakasleak aurreiritziz irakasten dutela.

Gure laugarren lana zen, gure irakasle miresgarriarekin hezkuntzari buruzko elkarrizketa bat edukitzea. Ez dut inoiz egin horrelako ekintzarik eta lotsa gehiago pasatzea espero nuen. Honekin ikasi nuen nola “zure irakasle ona” ere adierazten du irakaslearen lana egitea oso zaila dela eta esfortzu handiz egin behar dela. Elkarrizketa hau aztertu, ideia nagusiak atera eta hausnarketa bat egin behar genuen izandako eskarmentuari buruz. Horretarako, Garapen Komunikatiboko irakasleak erakutsi zigun azalpen testuak egitea.

Kurtso hasieran, ikasgaian Diigo erabiltzea erakutsi ziguten. Hau erabiliko genuke, kurtso osoan hezkuntzarekin erabilgarria izan litzakeen informazioa lortzeko eta bertara igotzeko. Horrela, eskuragarri izateko etorkizunean; behar baldin badugu. Nire ustez, aipatu behar dut gure ikasgaiaren nota jartzerako orduan, Diigok, pisu gutxi izan beharko luke. Ez bakarrik gutxi erabiltzen dudalako, baizik eta ez diodalako ikusten hain baliagarria Bloga baino; edo hausnarketak baino. Bloga, aldiz ondo dago, kontu bat ez izanik ere edozeinek sartu daitekeelako web orrialdean  informazioa lortzeko.

Ikusten den bezala teoria saioak gutxi egin dira, eta horri ikasgai honetan aldeko ezaugarri bat bezala ikusten dut. Hausnarketak eta praktikak asko egiten dira, baina beti teoria ahaztu gabe.

Praktika hitza esaterakoan burura Aranbizkarra ikastola etortzen zait. Ikastola honetan bizitzen ari naizen esperientzia dibertigarria izateaz gain, irakasle lana egiteak etekina ateratzen ari dudala uste dut. Aranbizkarrara etorri baino lehen, umeei futboleko klaseak eman izan ditut, baina alde desberdinak ikusten ditut. Adibidez, ikasgelan umeen arreta lortzea zailagoa dirudit. Klasean, gustatzen ez zaien ikasgaiak egiteko  umeari motibatzea gehiago kostatzen delako. Aldiz futbolean, guztiz kontrakoa, ariketa fisikoak egin daitezke baloiarekin batera; eta ez bakarrik korrika egiten, batzuk pentsatzen duten moduan.

Irakaslearen lana ere mintegi batean egin genuen. Bertan talde bakoitzak aukeratutako gaia, ahalik eta hoberen aurkeztu behar zuen. Beste taldekoek uler zezaten eta interesa lortzea ere. Azken honek lortu izanda, badaezpada gure blogean pare bat sarrera egin ditugu gure gaiari buruzko informazio gehigarria ipiniz.

Esanak esan, hasi izan garenetik orain arte, irakasle bezala garapen bat ikusi dut; bai beste irakasleen ikuspuntua ikusteagatik, bai praktika saioetan izandako eskarmentuengatik. Baina ikasle bezala galdera bat sortzen zait hausnarketak egin ondoren; nola ebaluatzen/kalifikatzen dira hausnarketak?Hau da, nola jarri dezakegu hausnarketa bati zenbaki bat?

No hay comentarios:

Publicar un comentario