AUTOEBALUAZIOA
Idaztera nijoan sarrera honetan, lauhilabete honetan Irasle Funtzioan egindakoari buruzko nire iritzia emango dut. Esan beharra daukat ikasgai honetan erabili dugun metodologia asko gustatu zaidala, izan ere, teoria gutxi eta praktika asko eman dugu, honek barruan daukaguna ateratzeko aukera eman digu eta egin behar izan ditugun hausnarketek, barne gogoeta bat egitera eraman gaituzte.
Lehenengo hausnarketa txiki bat egin genuen zer dela eta aukeratu dugun magisteritza esanaz, gero "Etre Voi" izeneko pelikula ikusi genuen, bertan; Frantziar iparraldean kokaturiko eskola bateko egunerokoa azaltzen zuen pelikula. " la educación prohibida" izeneko dokumentala ikusi genuen baita, hezkuntzaren planteamendua zalantzan jartzen zuen dokumentala, eta honi buruzko hausnarketa egin. Orokorrean hezkuntzarekin zer ikusia duten gaiak jorratu ditugu.
Beste alde batetik "Diigo" izeneko erraminta aurkeztu ziguten, tresna baliogarria izan daiteke informazioa kudeatzeko eta ondo deritzot tresna hori aurkeztu izanari, ala ere, norberarak berarentzeko egokienak diren tresnak erabiltzen ditu eta baliteke batzuk Diigo-ri erabilera askorik eman ez izana. Gainera, notaren irizpidea honen araberakoa izatea ez dut justua ikusten. Bestalde, blog bat sortu behar izan genuen eta bertan geure iritziak eta hezkuntzarekin zer ikusia duten berriak aurkeztu ditugu. Era egokia iruditzen zait egunean egoteko eta besteek zein iritzi duten jakiteko.
Amaitzeko esan beharra daukat, hasiera batean zailtasun handiagoak ikusten nituela hasunarketak egiterako orduan, baina orain erraztasun gehiagoz egiten ditudala ohartu naiz. Beste ikasgaiekin alderatuta, erabili dugun metodologiarekin gelditzen naiz, baliogarria izan delako eta benetan ikasi dudala uste dudalako.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar