Irakasle Funtzioa ikasgaian geure buruaren ebaluaketa egiteaz gain, taldearen ebaluaketa ere egin behar dugu; izan ere, ikasgai honetan talde lana izugarri bultzatzen da, etorkizunean irakasle askorekin lan egin behar izango dugulako eta taldean lan egitea oso garrantzitsua da.
Taldeak egin behar genueneko eguna gogoratzen dugu; klaseko lehen eguna zen eta ez genuen elkar ulertzen, guztiak berriak ginen eta egia esanda eserita geunden lekuaren arabera taldeak egin genituen. Klasean bertan elkar ezagutzeko aukera izan genuen, eta behin ezagututa talde bezala ondo arituko ginela genekien. Laurok astean zehar Gasteizen gaude, beraz, lanak egiterako orduan inolako arazo barik elkartu gaitezke.
Esan bezala, ikasgai honetan talde lana garrantzi handia dauka. Hasteko, bloga sortu genuen; bertan taldekide bakoitzak hezkuntza loturiko sarrerak egin behar ditu. Sarrera horiek bakarkakoak, zein taldekoak izan daitezke. Taldekoetan gauzak adostu behar ditugu: zer jarri, nola... Bakarkakoak askeagoak dira, bakoitzak nahi duena igotzeko aukera dago; hala ere, gure kasuan sarrera bat egiten dugunean, besteei ea sarrera egokia den galdetzen diegu. Bakarkako sarreretan, gainera, besteen hausnarketak irakurriz ikas dezakegu: gure hausnarketak nola hobetu, beste pentsamoldeetara ireki gaitezke...
Taldeka egindako beste lan bat irakasleari elkarrizketa izan zen. Berez lana banaka egiten hasi ginen, bakoitzak miresten duen irakasle bati elkarrizketa pertsonala eginez; baina behin elkarrizketa izanda, lauronak batu eta horrekin mapa kontzeptual bat eta azalpen testu bat egin behar izan genuen. Lan hau oso ondo egon zen irakasle desberdinetako ikuspegiak kontutan hartzeko; zenbait gauzetan bat egiten zuten (bokazioa ezinbestekoa dela irakasle izaterakoan, esaterako), beste gauza batzuetan bakoitzak bere pentsamoldea zeukan, eta guztiak batuz irakasle on baten ideia zehatzagoa izan dugu.
Laburbilduz, taldean lanak egitea oso esperientzia ona izan dela esan daiteke. Oso gustura ibili gara lanak egiten, talde moduan ere oso ondo egokitu gara. Ez da inolako arazorik sortu gure artean, beti elkarri laguntzeko prest egon gara, elkar ulertze ona eduki dugu eta orokorrean denok maila berean lan egin dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario