miércoles, 5 de diciembre de 2012

HEGO KOREAKO HEZKUNTZA SISTEMA



Soziologiako ikasgaian azken praktikarako beste herrialdeetako hezkuntza sistemei buruz lan bat egitea egokitu zaigu, munduko hezkuntza sistema hoberenei buruz konkretuki. Nire taldeari ( Manuk lan honetarako talde berriak sortu ditu eta "auzokoak" taldetik Antxonekin bakarrik nago) Hego Koreari buruzko lana egitea tokatu zaigu.
Orain arte hezkuntza sistema honi buruz irakurri dudana nahiko sistema zorrotza dela ematen du. Emaitza onak lortzea helburua bada, zenbakiak hor daude: ia %100a (%98a zehazki) bigarren hezkuntza amaitzen dute. Izan ere, ikasketarik gabe etorkizunean ez dutela lana ona topatuko nahiko barneratuta daukate; eta ahalik eta emaitza hoberenak lortzen saiatzen dira unibersitate on baterako sarrera lortzeko asmoarekin. Horretarako bigarren hezkuntza oso gogorra da, unibertsitatera begira prestatzeko asmoarekin.
Dena den, helburu horretara heltzeko jarraitu diren pausoak nahiko gogorrak direla uste dut. Haurrak 11 ordu ematen dituzte eskoletan, horrez gain eskolatik irten eta, gurasoak motibatuta, akademietara joaten dira ikasitakoa barneratzeko. Irakasleei dagokionez, hauek haien promozioaren hoberenak hautatzen dituzte.
Amaitzeko, hezkuntza sistema honek teknologia berriei garrantzi handia ematen die. Gainera, institutu bat sortu dute hezkuntzaren gorabeherak aztertzeko, hobekuntzak topatzeko asmoarekin, beti egongo baita hobetu daitekeen zerbait.

1 comentario:

  1. Gaia interesgarria da, bai. Baina hemen zuk ez duzu argi uzten horrek zer eragiten dizun, zertarako balio dizuun, zertan eragiten dion etorkizuneko andereo Maiderri.
    Horri begiratu behar zenioke, zure benetako interes eta emoziorik ez dagoen artean, laster ahaztuko dituzu datuok eta gogoetok

    ResponderEliminar