domingo, 9 de diciembre de 2012

ARANBIZKARRAKO ESPERIENTZIA


Kurtso hasieran eskola batean praktika boluntario batzuk egiteko proposatu ziguten,  hasieratik interesgarria iruditu zitzaidan baina joan ezkero ostiraleko klasera joan behar ez izateak, erabat konbentzitu ninduen.

Asteazkenetan, goizeko 9:30tan gure gelako bost ikaskide ordu eta erdiz laugarren mailako ume batzuekin egoten gara. Lehen egunean urduritasuna zen nabari nire barnean, baina poliki poliki lasaitzen joan nintzen. Orain oso lasai joaten naiz eta emandako ordu eta erdia oso azkar pasatzen zait. Gainera orokorrean ikasleak jatorrak dira.

Gehien lantzen ditugun arloak hizkuntza, matematika eta ulermena dira, beti ere ahalik eta modurik dibertigarrienean lantzen eta umeen elkarbizitza sustatzen. Euskararekin ikasle gehienak arazoak dituzte, izan ere asko kanpotarrak dira eta ez dute hizkuntza ondo ezagutzen. Horrexegatik umeek euskara erabili dezaten sustatzen saiatzen naiz, ahalik eta erraztasun gehiago lortu dezaten hitz egiterakoan.

Praktika hauek ikasteko eta ondo pasatzeko balio dizkit, umeak gustuko ditudalako eta praktika hauek irakasle lanerako preparazio estra bat direla iruditzen zaizkidalako.

1 comentario: