7 pauso gurasoak haien seme-alabak motibatzeko
Web orrialde honetan 7 klabe ematen ditu gurasoek haien haurrak motibatuta izateko. Askotan, umeen motibazioa irakasleei dagokien lana dela pentsatzen da, haiei bakarrik dagokiena. Baina ez da horrela; izan ere, haurrak ikastolan baino, etxean ematen dute denbora gehiena eta bertan hasi behar da txikien motibazioa lantzen, azken batean, haurrak etxean ikusten dutena imitatzen dute.
Horrela bada, etxean hasi behar da umeak motibatzen, era horretan ikastolara alaiago joango dira, ez dute modu negatiboan ikusiko. Haien jarrera orokorrean askoz ere positiboa izango da eta hasitako jarduera guztiak aurrera eramango dituzte; ez bakarrik eskolan, hortik kanpo ere. Gurasoak motibatzen ez duten ume batek jarduerak erdizka utziko ditu, gogo barik egingo ditu gauzak, erraz aspertuko da... Honekin guztiarekin, etxeko motibazioa beste zereginetan motibatuta egoteko oinarria dela ikusten da.
Motibazioaren gaineko lan polita egin duzuela ematen du, besteek aipatu egin dutela inork galdetu gabe; hori ederto dago! Hala ere, hemen egiten dituzuen lanetan ez zenukete irakalse ikuspegia galdu behar eta hemen horixe egin duzu; nik behintzat ez dut igartzen. Dokumentuak interesa izan dezake irakaslearentzat ere, baina zure lana da horixe topatzea eta erakustea; bestela, egindako lanaren ertz solte bat baino ez dela ematen du.
ResponderEliminarKuriositateagatik begiratzen segitu dut euren web orrian (http://www.uisd.net/wp-content/uploads/2009/10/). SuperNanny-ren mundua Texas-en dago!
ResponderEliminarOso interesgarria antropologia lan bat egiteko, ea estatubatuarrak nola egiten diren ikusi nahi badugu.