jueves, 22 de noviembre de 2012
ARANBIZKARRAN BOLUNTARIA
Asteazkenean beste boluntario saio bat izan genuen Aranbizkarrako ikastolan. Honetan jada hasierako urduriak desagertu dira eta umeekin ematen dudan ordu eta erdi hori asko disfrutatzen dut. Orokorrean umeak oso jatorrak dira, horrek asko laguntzen du haiekin egoterako orduan.
Landu beharreko gaiak gehien bat hizkuntza eta matematika dira; izan ere, gai bi horietan orokorrean ikasleek nahiko arazoak dituzte. Matematikak ikasle askori trabatzen zaizkie, horretan arazoak egotea normaltzat har daiteke; hizkuntzan, berriz, arazoa euskara ez erabiltzetik datorrela uste dut. Ikasgelan egon arren, umeak haien artean gazteleraz berba egiten dute, irakasleari ere gazteleraz hitz egiten diote. Nik ikastolan nengoenean, gure artean gazteleraz aritu arren, irakasleari euskaraz egiten genion; ikastola batean egonda normalena baita. Hala ere, horrek ez nau harritzen; lan egiten egondako beste ikastola batean egoera berbera bizi izan nuen, gainera horrek askoz gehiago harritu ninduen bizkaiko herri txiki bateko ikastola bat zelako, non ume guztiak edo gehienak euskaraz aritzea espero nuen.
Aranbizkarrako ikasleetan ikusi dudan beste arazo bat, ikasterako orduan haien artean dagoen aldea da. Haiekin lantzen ditugun ariketak ikasle batzuk bost minututan amaitzen dituzten bitartean, beste batzuk denbora amaitu eta ariketak oraindik ez dituzte bukatu. Haien tutorearekin berba eginda, hori esan zidan, izugarrizko aldea dagoela haien artean; azkarrenei beste ariketa txosten bat prestatuta izan behar du, guztiei emandako ariketak amaitzen dituztenean, ariketak egiten jarrai dezaten denbora aprobetxatzeko.
Hala ere, esperientzia hau oso polita da. Izugarrizko aukera ematen digu ikasleekin egoteko, etorkizunean biziko ditugun egoerak orain bizitzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
"Esperientza hau oso polita da" diozu; eta nik diotsut, ezer ikasten ote duzu zuk? Zer?
ResponderEliminarBai, gauzak ikasten nabil. Alde batetik, pazientzia gehiago izatera, esaterako. Ikasleak denak batera erantzun nahi dutenean, edo bakoitzak bere galdera lehena erantzunda izatea nahi dutenean; kasu horietan, lehenbizi nik lasaitu eta ondoren haiek lasaitzen saiatu behar naiz, pixkanaka denen zalantzak argitzeko. Bestetik, gauza berdina modu desberdin askotara azaldu behar direla ikasi dut. Ume bakoitza mundu bat da, guztiak elkarren desberdinak: beraz, haur bati azalpen bat baliagarria gerta dakioke baina beste bati, hortaz, azalpen hori moldatu eta ume horrek uler dezakeen erara azaltzen saiatu behar da.
ResponderEliminar