Bideo honen bidez, laburki, azaltzen ditu zeintzuk diren finlandiako hezkuntzaren ezaugarririk nagusienak, zein ezaugarrik egiten duten hezkuntza mota hori hain eraginkorra.
Hasteko, praktikan oinarritzen dira gehien bat, modu honetan ikasleak ikastera motibatuz. Azken finean ikasi behar duguna praktikan ikusten badugu, etorkizunean ikasi beharreko hori zertarako balioko digun ikusiko dugu.
Jarraitzeko, hizkuntzei garrantzi asko ematen diete; bideoan ikusten da nola eskola finlandiarran ikasten duen neska batek 4-5 hizkuntza dakizkien.
Amaitzeko, irakasleak (ikasle batek esanda) oso jatorrak eta alaiak dira eta klaseak ahalik eta eramangarriagoak egiten saiatzen dira.
Beraz, herrialde horretako hizkuntza sistema, ahal den moduan, kopiatzen saiatu beharko ginateke. Hor ere ikasteko arazoak dituzten ikasleak daude, baina hori detektatu bezain azkar konponbidea jartzen saiatzen dira. Hori guztiagatik, hezkuntza sistema zalantzan jarri beharko genuke, hobetzeko erak bilatuz.
Handik zer ikasi badagoela argi dago. Ez dakit, zuk diozun moduan, hangoa kopiatu behar dugun.
ResponderEliminarNi ere beste hezkuntza sistema batetik nator eta bai dut uste nahikoa zurruna izaten dela ikusten dudan gauza asko.
Ea zuetako batzuk zortea duzuen eta praktikak Erasmus edo holako zerbaiten bitartez hurrun egin ditzakezuen.