Haurren motibazio ezaren arazoa azaltzen duen honako bideoa topatu dut. Mutikoak klasean aspertzen dela azaltzen du, gaur egun dena pilulekin konpotzen dutela, arazoa gaur egun erabiltzen den metodologiak daukala erreparatu barik.
Gaur eguneko hezkuntza eta gure gurasoek jasotakoa, oinarrian, ez da oso desberdina. Burua datuz eta gure bizitzan zehar erabiliko ez ditugun gauzez betetzen digute, gure interesetan erreparatu barik. Orain, eskola guztietan, edo gehienetan, behintzat, ordenagailuak daude. Kurtso hasieran ikusitako bideo batean ikusi genuen nola ordenagailuekin umeak motibatuago ikasten dutela, erabiltzen ez jakin arren. Orduan zergatik ez erabili aurrerapen teknologikoak umeak hobeto ikasteko, motibatzeko? Izan ere, astuna den zerbait dibertigarria bueltatzen badugu, hobeto ikasiko dugu.
Eskola porrota ekidin nahi baldin bada, gaur egungo hezkuntzaren oinarria aldatu behar da, hezkuntza horrek ez baititu ikasleak motibatzen. Ikasleek ez dituzte eskura dauzkaten baliabide guztiak erabiltzen, auskalo gauza berrietarako beldurragatik den edo alferkeria hutsagatik.
Zuk bakarrik izenpetu duzunez, alderdi pertsonalagoa ere behar luke honek, nik uste. Motibazioa bizteko zer egingo ote duzun, esate baterako.
ResponderEliminarMotibazioa pizteko klaseak ahalik eta praktikoenak egiten saiatuko naiz, ordenagailuak erabiliz, antzerkiak eginez, esaterako; azken hauen bidez umeak joku moduan gaiak ikas dezakete. Ikasleen partaidetza bilatuko nuke, haien iritziak eta ikuspuntuak kontutan hartuz (ahal den neurrian) klaseak eramangarriagoak izateko. Azken finean, umeak haien iritziak kontutan hartzen direla ikusiz gero klasearen zati garrantzitsua direla antzemango dute. Ikasleen aurrerapenak kontutan hartuko ditut eta zerbaitetan okertuz gero ez zaio txarto dagoela esan behar, baizik eta akats hori hurrengoan ondo egiteko bultzada izan dela.
ResponderEliminar