miércoles, 31 de octubre de 2012



Irakasle miresgarriarekin izandako eskarmentua
Uxue Ekintza Ikastolako batxilergoko irakaslea da eta ekonomia irakasten du. Magisteritza ez zuen ikasi, baizik eta titulazioa atera zuen Deuston ikasi eta gero. Berarekin elkarrizketa hau izatea erosoago iruditu zait beste irakasle batekin izatea baino. Baina gauza batzuk atentzio deitu izan didate eta espero ez nituenak.
 
Lehenik eta behin adierazgarriena iruditu izan didana, irakasleak aurreiritziz irakasten dutela. Esaterako, azterketak zuzentzerako orduan lehenengo egiten dutena ikaslearen izena irakurtzea da, eta gero hasi zuzentzen. Nire ustez hori gaizki dago, seguraski ikasle gehiengoei nota aldatuko ziela, bai gehiagora, bai gutxiagora. Eta beste adibide bat da, ifgasteizen irakurri genuen artikulua. Ikasgela batean bi irakasle ezberdinei egindako Pigmalion mitoaren proba.
 
Irakasle honekin izandako elkarrizketan erakutsi dit lehengo esperientziak (klaseak, errietak…) ez dituztela ahazten. Gainera ahalik eta gutxien saiatzen dute klasetik kanpoko arazoak eta barneko arazoak nahastea.
Egoera zailak dituztenean, lanean dituzten inguruneko jendeari galdetzen diote edo laguntza eskatzerakoan beti esperientzia gehien dituzten jendeari esaten diote.Baita, irakasle baten ezaugarrietan nahiago du irakasleak ondo irakastea eta harreman ona hartzea ikasleekin jakitea, eduki gehiago dakien irakasle batek baino. Hara hor, adierazi zidan, berarentzat, irakasle on batek “empatía” erabiltzen duena da.

Azkenik, umeak batera edo banatuak sexuari buruz, tontakeri bat dela zioen, azken finean berdina izango litzake, ezkertiarrak eta eskubitarrak banatzea. Eta ikasleen motibazioa lortzeko gakoa zen, helburuak jartzea beraiei.

2 comentarios:

  1. Txo, hiztegia eraibili behar duzu. Ez dut uste irakasleak "ezkertiar eta eskubitar" esango zuenik. Eta hala esan bazuen, zuk ezkuta behar zenuke.

    Hurrengoetan izenburua ipini; honez ez dauka.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Barkau, agian ez naiz ondo azaldu;"ezkertiar eta eskubitar" esan nuenean, adierazi nahi nuen ezkerrarekin idazten dituzten ikasleek eta eskubiarekin idazten dituzten ikasleek banatzea. Ez politika mailan.

      Eliminar