Irakaslearekin elkarrizketa
Irakaslearekin egindako elkarrizketa oso ondo joan zela esan beharra daukat, hasiera batean uste baino erosoago egon nintzen, eta erlojuari begirada bota nionerako denbora dexente pasatu zela konturatu nintzen.
Elkarrizketa aurrera zijoan einean, prestatuta eraman nituen galderez gain, beste zenbait galdera bururatu zitzaizkidan eta egia esan bion artean sortutako hartu emana ona izan zen.
Elkarrizketa hitz batez definitzeko, elkarrizketa esanguratsua izan zela esango nuke. Berarengandik informazio asko jaso nuen, bere iritsia... eta urteak klaseak ematen damaratzan batengandik aholkuak jasotzea ezta gutxi. Gainera, beharbada ikaslearen ikuspegitik ohartzen ez garen gauza askotaz konturatu nintzen, eta gauza asko beste era batera ikusi nituen.
Ekarrizketa sakona izan zen, hezkuntza sisteman ikusten zituen gabeziek bizi dugun gizarteaz, baloreetaz... hitz egitera eraman gintuen, bere iritsia eman zidan, eta aintzakotzat hartzekoa iruditu zitzaidan, experientzia eta bizipen asko bizitakoa zela airean gelditzen zen eta berak esandako gauza gehienekin ados nengoen.
Irakasle ofizioa ezagutzeko elkarrizketa egitea ezin hobea iruditu zait, nik beintzat gauzak argiago baiditut, eta azken finean, harreman ona dugun eta urteak irakaskuntzan daramatzan irakasle batek baino hobeto zeinek azalduko digu?
Idazteko orduan, doaia baduzu.
ResponderEliminarHoni erantzunda azaldu behar nizuen zer egin bigarren pausu moduan. Atzoko klasean egitekoak orain esatea berandu.