miércoles, 28 de noviembre de 2012

Finlandiako eskola


Bideo honen bidez, laburki, azaltzen ditu zeintzuk diren finlandiako hezkuntzaren ezaugarririk nagusienak, zein ezaugarrik egiten duten hezkuntza mota hori hain eraginkorra.
Hasteko, praktikan oinarritzen dira gehien bat, modu honetan ikasleak ikastera motibatuz. Azken finean ikasi behar duguna praktikan ikusten badugu, etorkizunean ikasi beharreko hori zertarako balioko digun ikusiko dugu.
Jarraitzeko, hizkuntzei garrantzi asko ematen diete; bideoan ikusten da nola eskola finlandiarran ikasten duen neska batek 4-5 hizkuntza dakizkien.
Amaitzeko, irakasleak (ikasle batek esanda) oso jatorrak eta alaiak dira eta klaseak ahalik eta eramangarriagoak egiten saiatzen dira.
Beraz, herrialde horretako hizkuntza sistema, ahal den moduan, kopiatzen saiatu beharko ginateke. Hor ere ikasteko arazoak dituzten ikasleak daude, baina hori detektatu bezain azkar konponbidea jartzen saiatzen dira. Hori guztiagatik, hezkuntza sistema zalantzan jarri beharko genuke, hobetzeko erak bilatuz.

lunes, 26 de noviembre de 2012

Aranbizkarra eta motibazioa



Sarrera honetan, motibazioari buruzko hausnarketa bat egin dut. Esan beharra daukat, hausnarketa egiteko orduan, Aranbizkarran bizitakoa hartuko dudala oinarritzat, horrela, klaseko teoria eta ikastolako praktiken artean, nire ondorio propiak agerraraziz.

Hirugarren mailako umeen irakasle izatea suertatu zait, eta motibazio faltarik ez dutela ikusiarazi didate. Haurrek jakin mina barruan daramaten zerbait dela agerian usten dute,  irakaslea hortaz baliatu behar da, hitz eta modu egokiak erabiliz, ume bateri  bultzada txiki bat ematea, nahiko izango da berau motibatzeko.

Umeek, beraiengan interesa jartzen duzula eta benetan inporta zaizkizula sentitzea eta jakitea behar dute soilik, jakin mina guztiok barruan daramagun zerbait da, eta txikitan are gehiago. Beraz, irakasleak lan egiteko modu egokia eta interesa adierazi behar ditu, honek ekarriko du gainontzekoa.


Motibazioa, ez da bakarrik irakasleen zerbait

7 pauso gurasoak haien seme-alabak motibatzeko

Web orrialde honetan 7 klabe ematen ditu gurasoek haien haurrak motibatuta izateko. Askotan, umeen motibazioa irakasleei dagokien lana dela pentsatzen da, haiei bakarrik dagokiena. Baina ez da horrela; izan ere, haurrak ikastolan baino, etxean ematen dute denbora gehiena eta bertan hasi behar da txikien motibazioa lantzen, azken batean, haurrak etxean ikusten dutena imitatzen dute.
Horrela bada, etxean hasi behar da umeak motibatzen, era horretan ikastolara alaiago joango dira, ez dute modu negatiboan ikusiko. Haien jarrera orokorrean askoz ere positiboa izango da eta hasitako jarduera guztiak aurrera eramango dituzte; ez bakarrik eskolan, hortik kanpo ere. Gurasoak motibatzen ez duten ume batek jarduerak erdizka utziko ditu, gogo barik egingo ditu gauzak, erraz aspertuko da... Honekin guztiarekin, etxeko motibazioa beste zereginetan motibatuta egoteko oinarria dela ikusten da.

jueves, 22 de noviembre de 2012

ARANBIZKARRAN BOLUNTARIA


Asteazkenean beste boluntario saio bat izan genuen Aranbizkarrako ikastolan. Honetan jada hasierako urduriak desagertu dira eta umeekin ematen dudan ordu eta erdi hori asko disfrutatzen dut. Orokorrean umeak oso jatorrak dira, horrek asko laguntzen du haiekin egoterako orduan.

Landu beharreko gaiak gehien bat hizkuntza eta matematika dira; izan ere, gai bi horietan orokorrean ikasleek nahiko arazoak dituzte. Matematikak ikasle askori trabatzen zaizkie, horretan arazoak egotea normaltzat har daiteke; hizkuntzan, berriz, arazoa euskara ez erabiltzetik datorrela uste dut. Ikasgelan egon arren, umeak haien artean gazteleraz berba egiten dute, irakasleari ere gazteleraz hitz egiten diote. Nik ikastolan nengoenean, gure artean gazteleraz aritu arren, irakasleari euskaraz egiten genion; ikastola batean egonda normalena baita. Hala ere, horrek ez nau harritzen; lan egiten egondako beste ikastola batean  egoera berbera bizi izan nuen, gainera horrek askoz gehiago harritu ninduen bizkaiko herri txiki bateko ikastola bat zelako, non ume guztiak edo gehienak euskaraz aritzea espero nuen.

Aranbizkarrako ikasleetan ikusi dudan beste arazo bat, ikasterako orduan haien artean dagoen aldea da. Haiekin lantzen ditugun ariketak ikasle batzuk bost minututan amaitzen dituzten bitartean, beste batzuk denbora amaitu eta ariketak oraindik ez dituzte bukatu. Haien tutorearekin berba eginda, hori esan zidan, izugarrizko aldea dagoela haien artean; azkarrenei beste ariketa txosten bat prestatuta izan behar du, guztiei emandako ariketak amaitzen dituztenean, ariketak egiten jarrai dezaten denbora aprobetxatzeko.

Hala ere, esperientzia hau oso polita da. Izugarrizko aukera ematen digu ikasleekin egoteko, etorkizunean biziko ditugun egoerak orain bizitzeko.

IRAKASLEEN MAPA KONTZEPTUALA




Hemen dago gure taldeak egindako mapa kontzeptuala, irakasleari egindako elkarrizketatik ateratako idei nagusiekin eginda. Orokorrean ideia nahiko antzerakoak genituen; izan ere, gure irakasleek bat egin zuten hainbat arlotan: motibazioan, bokazioan, gurasoekin harreman ez dela behar den bezalakoa... Arlo horiek gure ustetan garrantzitsuak dira irakasle lanbidean, oinarrizkoenak. Hala ere, bakoitzak zituen xehetasunek ere bete dugu.
Hasteko, hiru bloke desberdinetan banatu ditugu ideiak. Lehenengoa, gabeziak dira, bai hezkuntza sistemak dituena, baita eskola-familia harremanak dituena. Bigarrena, irakasle on batek behar dituen ezaugarriak zeintzuk diren jarri ditugu. Eta hirugarrena, irakasle bezala jasaten diren egoerak jarri ditugu, onak, zein txarrak.

MOTIBAZIOA KIROLETAN

Blog honetan motibazioari buruz hitz egiten dugunez gehien bat, egokia iruditu zait motibazioa hezkuntzatik kanpo ere oso garrantzitsua dela azpimarratzea. Horretarako kiroletan zentratu naiz, hobeto esanda NFL edo Amerikar futboleko partidu bat baino lehen Flowers entrenatzaileak emandako diskurtso batean.
Bideo honekin erakutsi nahi dizuet zein garrantzitsua den motibatuta egotea zerbait egiteko. Nik uste oso desberdina izango zela jokalari hauek txarla hau eman gabe jolastera ateratzea edo txarla hau eta gero.
Beraz ez ahaztu oso garrantzitsua dela motibazioa.

martes, 20 de noviembre de 2012

MOTIBAZIOA (bideoa)


Haurren motibazio ezaren arazoa azaltzen duen honako bideoa topatu dut. Mutikoak klasean aspertzen dela azaltzen du, gaur egun dena pilulekin konpotzen dutela, arazoa gaur egun erabiltzen den metodologiak daukala erreparatu barik.

Gaur eguneko hezkuntza eta gure gurasoek jasotakoa, oinarrian, ez da oso desberdina. Burua datuz  eta gure bizitzan zehar erabiliko ez ditugun gauzez betetzen digute, gure interesetan erreparatu barik. Orain, eskola guztietan, edo gehienetan, behintzat, ordenagailuak daude. Kurtso hasieran ikusitako bideo batean ikusi genuen nola ordenagailuekin umeak motibatuago ikasten dutela, erabiltzen ez jakin arren. Orduan zergatik ez erabili aurrerapen teknologikoak umeak hobeto ikasteko, motibatzeko? Izan ere, astuna den zerbait dibertigarria bueltatzen badugu, hobeto ikasiko dugu.

Eskola porrota ekidin nahi baldin bada, gaur egungo hezkuntzaren oinarria aldatu behar da, hezkuntza horrek ez baititu ikasleak motibatzen. Ikasleek ez dituzte eskura dauzkaten baliabide guztiak erabiltzen, auskalo gauza berrietarako beldurragatik den edo alferkeria hutsagatik.

lunes, 19 de noviembre de 2012

MOTIBAZIOA

Pasa den egunean egindako mintegian gure taldeak motibazioa azaldu genuen, honako posterraren laguntzaz. Hasieran gai honek ez gintuen gehiegi konbentzitzen, baina azkenean gaur egungo hezkuntzan oso garrantzitsua dela ulertu genuen.

Motibaturik egoteak garrantzi handia du eta asko laguntzen du, bai ikasleei, baita irakasleei ere. Gure posterra irakasleak ikasleak motibaturik mantentzeko egin beharreko lanetan oinarritu ginen; izan ere, irakasleek haurrak motibatzen jakinez gero, hauek askoz hobeto barneratuko dituzte gaiak, ia konturatu barik izango baita.

Irakasle gehienek haien metodologia aldatu behar dute, erabiltzen dutena ikasle askorentzat astuna delako bat ere ez motibagarria. Gure posterrean motibazioa pizteko hainbat giltza azaldu genituen:


  • Gogoz eta umoretsu irakatsi: umeek irakasle alaiak baldin badituzte, beti umoretsu daudenak, ikasgaiak hobeto azalduko dituzte, bromak eginez, jokuen bitartez...
  • Indarguneetan oinarritu ez ahulezietan: ume bat motibatzeko haren arlo positiboak nabarmendu behar dira, negatiboak alde batera utziz; modu horretan, bere buruaz harro egongo da.
  • Arrakasta, ahalegina eta ikaslearen aurrerapena goraipatu: emaitzak ez dira ikasketen azken helburua, barneratzea da helburua. Horregatik, emaitza ona ez bada baina ikaslea gutxienez, saiatu bada, hori izan behar dugu kontuan, saiatu dela. Laguntzarekin nahi den emaitza lortuko du.
  • Sormena sustatu eta bultzatu: Ikasleari ez zaio dena eskura eman behar, modu horretan alferrak bihurtu dira, haien kabuz ezer egiteko gai izanda. Horretarako haurraren sormena bultzatu behar da, haren kabuz gauzak lor ditzan, pentsa ditzan...
  • Lehiaketa ordez, lankidetza sustatu: gaur egungo gizartean asko ikusten dugu lehiaketa. Ikasketen arloan hori ez da batere ona, ikasleen arteko harreman txarra eman daitekeelako. Emaitza onak lortzen dituen irakasle batekin egunero alderatzen bazaituzte azkenean ume horri mania hartuko diozu.
  • Epe motz eta luzeera helburuak ezarri, honekin ikasleen garapena bultzatzeko.
  • Ahal denean ikasleek erabaki dezatela: Ikasleek klasean haien ideiak ez direla kontuan hartzen ikusten badute, ez dute hainbesteko interesik jarriko; finean, irakasleek esaten duten guztia egin behar da, haiek pentsatzen dutena kontuan hartu barik.  
  • Ikasleei beraien aurrerapena interesatzen zaizula erakutsi: ikasleek emaitza onak lortzen dituztenean haien irakasleak pozten direla ikusten dutenean harro jartzen dira, irakaslea haien arrakasta kontuan hartzen baitu.
  • Ikasleen arteko lankidetza sustatu: taldean lan egitea umeei izugarri gustatzen zaie eta horrela guztiak ikasiko dute.
  • Lorturiko arrakasta goza dezaten utzi.


martes, 6 de noviembre de 2012

ARTIKULUA


Artikuluari buruz taldekideekin hausnarketa egin ondoren, hainbat konklusioetara iritsi naiz.

Lehenik zaldiaren kasua harrigarria iruditu zait bi aspektuetan:
1.     Zaldiak jabeak eginiko galdera gehienei ondo erantzutea harrigarria iruditzen zait, geure hizkuntza ez ulertzearekin oso zaila baita.
2.     Zaldia gizakion tentsioa aztertu eta interpretatzeko gai izatea ere oso liluragarria iruditzen zait, batez ere emaitza zehatza emateko, inguratzea oso zaila da baina emaitza zehatzak ematea ikusgarria.
Ikasgelan eginiko esperimentua irakurtzean gizakiok aurreikuspen desberdinekin gauza desberdinak egin daitezkeela ikusten da. Oso arraroa iruditzen zait geure pentsamenduek zenbat alda dezaketen lan egiteko modua.