lunes, 29 de octubre de 2012
IRAKASLEARI ELKARRIZKETA
Pasa den egunean irakasleari elkarrizketa oso ekintza interesgarria izan zen; izan ere, honen ostean irakaskuntza ez da uste den bezain erraza. Irakasleek hainbat bide desberdinetatik datozen arazoei aurre egin behar diete, hezkuntzak berak sortzen dituenaz gain.
Elkarrizketa honen ostean niretzat eredu zen irakasleak sakonago ezagutzeko aukera izan dut. Irakasle honek orain eskola txiki batean dabil, eskola handitan ibili arren, berak lehenengoak nahiago ditu harremana askoz hurbilagoa baita. Baina harremana estua izateak arazoa ere dakar. Alde batetik ondo dago ikaslearen gora beherak mantentzeko; baina, bestetik, askotan gurasoak irakaslearen lana zalantzan jartzen dute eta honen lana zuzentzen saiatzen dira.
Hezkuntza sistema ere arazo bat da, ez dago batere ados, ez baititu ikastera motibatzen. Umeak baliagarriak ez diren gauza asko ikasi behar dituzte eta gainera irakasgaien liburuak ez dute ikasteko grina sustatzen. Horretaz gain, irakasleek sistema honekin ez dute nahikoa askatasunik klaseak dinamikoagoak egiteko; izan ere, programa bat jarraitu behar da eta hori jarraitzeak nahiko mugatzen ditu irakasleak.
Amaitzeko, irakasle on batek izan behar duen nolakotasunarik garrantzitsuena malgutasuna da. Egoera desberdin asko jasan beharko ditu irakasle batek bere lan bizitza osoan eta guztietara moldatu beharko da; hezkuntza sistema aldatzen delako, umeak elkarren artean desberdinak direlako, ikastetxe bakoitzak bere metodologia daukalako eta horretara moldatu behar delako edota hobetzearren irakasle batek beti hobekuntzak ezarri behar dituelako bere metodologian.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Honi erantzunda azaldu behar nizuen zer egin bigarren pausu moduan. Gaurko klasean egitekoak orain esatea berandu.
ResponderEliminarHortaz aparte, testu hau idazteko erabili duzun ikuspegiak, nik uste, balioko dizu egin beharreko azalpen testurako. Gustuz irakurria.
Gustuz irakurri bai, baina (gramatika?) orrazketa batekin errezago.
Ah!
ResponderEliminara) Gogoratu naiz zuekin, egiaztapen hori kendu duzuela-eta. Agerian dagoenez.
b) Izenburua ipini.