Artikulu honetan egileak azaltzen du nola bistaren bidez gauza asko adierazi dezakegun. Hans zaldiaren kasuan, esaterako, matematikako eragiketak eta galdera alfabetikoak erantzuteko gai zen. Hasiera batean zaldiak horrelako gauzak egiteko gaitasuna zuela uste zen; baina azkenean zaldiari alboan zituzten pertsonak inkontzienteki erantzuna ematen ziotela frogatu zen.
Gauza bera gertatzen da eskoletan. Irakasleek azkarrak diren, edo haiek horrela uste duten, ikasleei erreztasun handiegoa ematen diete, konturatu barik, hori horrela izaten jarraitzeko. Kontrako kasuan, hain onak ez direnekin, kontrako eragina sortzen da. Hau guztiarekin azaldu nahi dena da guztiak modu berean tratatuz gero, gauzak hobera aldatuko litzateke.
Berben bitarteko egiaztapena kendu barik duzuenez, sarrera honetan ohar guztiak:
ResponderEliminarKendu berben bitarteko egiaztapena; hori klaseko blogean ikus dezakezue nola egin. Blogspoten bloga sortzeko pausorik pausuko azalpenean agertzen da.
Rosentalenaz
Erantzun duzuen bion kasuan, irakasleak izan behar duzuenez, gehiago eta sakonago pentsatu behar zenezakete; Antxonen kasuan are argiago.
Berben bitarteko egiaztapena kendu barik duzuenez, sarrera honetan ohar guztiak:
Besteak
Blog honetan egiten dituzuen sarrerak zuen pentsamendu eta hausnarketen erakusgarriak izan behar dira, hezkuntzari, irakaskuntzari eta irakasle-formazioari dagokionean. Benetako balioa, aurkitutako informazioak baino, horren gainean zuok egiten duzuen hausnarketa eta lanketak dauka.
Jakina, teknikoki, egin duzuen gutxi hori ondo eginda dago.