sábado, 15 de diciembre de 2012

 ETORKIZUNEKO IRAKASLEENTZAT




 Etorkizuneko irakasleentzat interesgarria iruditu zaidan bideo hau igo dut, laburra baina esangoratsua, bertan, umeenganako zeinbat alholku.



martes, 11 de diciembre de 2012

ARGITARATZEKO


Hemen dago gure taldeko lau azalpen testuetatik hautatu dugun; asko pentsatu ondoren Andoniren testua aukeratu dugu. Egindako lau testuak irakurri ondoren bi testuren artean zalantza genuen, baina azkenean Andonirena egokia iruditu zitzaigun. Hala ere, testu horrek zenbait aldaketa behar zituen ondo egoteko; beraz, aldaketa horiek egin ostean hemen dago:



ZER DA IRAKASLE IZATEA?

Irakasle bat, irakasten lan egiten duen pertsona da. Irakasle batek irakasteaz gain bere ikasleen ikasketa prozesua bideratzen du, ikasleak behar bezala aurrera egin dezaten beraien ikasketa prozesuan. Irakasleak adin desberdinetako ikasleei irakasten diete, baina beti ere beraien ezagutza ikasleei irakasteko asmoarekin eta hauek ahalik eta hoberen prestatzeko asmoarekin.
Hezkuntza tradizionalean, eskolak programarekiko menpekotasun handia zuen, gainera, ikasleek ikasi beharreko guztia eskuliburuetan jasota zetorren. Hezkuntza tradizionalean irakasleen instrukzioa zen erabiltzen zen bakarra, irakaslea autoritate figura zelako. Gaur egun, ordea, teknika berrien erabilera nabaria da, lehen irakaslea zen hezkuntza prozesuaren zentroa, gaur egun, aldiz, ikaslea zentrotzat hartzen da. Eskola garaikideetan irakasleak, tradizionalean ez bezala, ikasleari uzten dio lan egiten eta irakasleak lagundu egiten du lan horretan, izan ere, gaur egungo irakasleen lana Laissez Fairek esan bezala “umea egitera bultzatu behar da, umeari egiten utziz”.
Irakasleen artean espezialitateen arabera bereizketak egiten dira: Matematikakoak, ingelesekoak, natur zientzietakoak, gorputz heziketakoak, euskarakoak, gizartekoak… Baina sailkapen horrez gain, beste mota batera ere sailkatu ditzakegu: hezkuntza formalekoak, hezkuntza ez formalekoak eta azkenik hezkuntza informalekoak. Hezkuntza formala zentro batean ematen den ikasketari deritzo, izaera egituratu batekin eta amaitzean titulu bat eskuratzen. Hezkuntza ez formal zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza da, bukatzean titulurik eskuratu gabe normalean. Eta azkenik, hezkuntza informala familiarekin, lanarekin edo aisiarekin egunerokotasunean eta plangintza gabe ikasten denari deritzo.
Irakasle batek esan bezala, lan hori egiteko hiru gauza garrantzitsu daude. Lehenik esan zuen, pazientzia edukitzea oso garrantzitsua dela, irakasle lana nekagarria izan daitekeelako. Ez ikasleengatik bakarrik, baizik eta, zentroan izan ditzaken gatazkengatik eta ikasle horien gurasoekin izan daitezken gatazkekin. Irakasle lana ez baita ikasleetan bakarrik oinarritzen, baita zentroan eta gurasoetan ere. Esan zuen beste gauza, bokazioa edukitzea oso garrantzitsua dela; bestela, ikasleen kalterako izango da. Irakasle baten bokazio faltak irakaslea bera nazkatuko duelako; gainera, ikasleen motibazio galera eragin dezake. Azkenengo gauza motibazioa da, lanera motibaturik doan irakasle batek bere klaseak dinamikoagoak egingo ditu; edo, gutxienez, saiatuko da. Modu horretan, ikasleek hobeto barneratuko dituzte gaiak eta ikasitako hori epe luzerako ikasketak izango dira. Motibazio gabeko irakasle batek, berriz, ez ditu ikasleak ikastera motibatuko, bera egiten ari dena ez baitu motibatzen. Haiek bakarrik klasera sartu eta gaia emango dute, ikasleek ulertu duten edo ez pentsatu barik, edo hauei klasea oso astuna egin zaien arduratu gabe.
Irakasle bat eskultore batekin konpara daiteke. Eskultore batek bere obrei forma ematen dien bezala, irakasle batek bere ikasleei “forma” ematen saiatu behar du. Eskultoreak, irakasleak bezala, lan hori egiteko motibazioa behar du; hau da, oso zaila da eskultore batek motibazio gabe lan ona egitea. Berdin berdina gertatzen da irakasle batekin, oso zaila da motibaziorik gabeko irakasle batek ondo irakastea.
Amaitzeko, irakasle lana ondo egitea ez dela batere erraza esan beharra dago. Lehen esandako gauzak kontutan hartu behar dira ikaslearen hobe beharrez, ikasle batek gustura ikasi behar duelako, eta horretarako irakasle motibatu batek laguntzen du. Kontutan hartu behar da ikasle horiek geure etorkizuna direla, eta ahalik eta prestakuntza hobea emanez hori hobetu dezakegu.

domingo, 9 de diciembre de 2012

GABONAK ETA JOSTAILUAK

Egun gutxi barru Gabonetan murgilduko gara, dirutxa izugarria xahutzen dugun egun horietan. Telebistan jada jostailuen iragarkiak agertzen hasi dira; gure postontziak ere gabonak heltzear daudela nabari dute, hauek jostailuen katalogoz betetzen baitira.
Gaur denda famatu baten katalogoa begiratzen, hezkidetza lortzearen oso urrun gaudela antzeman dut. Bertan txostena bitan bananduta zegoela esan daiteke: alde batetik, neskentzako jokoak eta, bestetik, mutilenak. Panpinak iragartzen ziren orrialde guztietan bakarrik neskak agertzen ziren edo ileapaindegietara jolasteko gauzetan ere bakarrik neskak aurki zitezkeen. Baloiak, autoak edota monstruoak agertzen zirenean bakarrik mutilak zeuden. Txikitxoen jostailuetan ere desberdintasunak agertzen ziren neska eta mutilen artean; jostailuak berez berdinak izanda, jostailua arrosa zenean neska ageri zen eta urdina mutilentzat (nola ez!).
Horrelako gauzak ikusten ditudanean ez zaizkit gustatzen. Ni txikitatik beti "marimacho" etiketarekin egon naiz, neska izanik panpinak eta neskei egokitutako jolasak ez nituelako gustoko. Betidanik gehien gustoko nituen jostailuak "mutilenak" ziren: baloiak, autoak... Nire inguruko guztiei mutila ematen nuela entzuten nien, ez nintzela batere "femenina". Goi mailako ikasketak egiterakoan ere nire familiako askok konfidantza gehiegi izan ez arren, mutilei egokitutako goi mailako ziklo bat hautatu nuen magisteritzan sartu aurretik.
Hau guztiarekin gizarteak gaur egun oraindik berdintasunetik oso urrun dagoela esan nahi dut. Horrelako xehetasunak haurrengan eragin handia daukatela argi dago eta bertan sexuen arteko desberdintasunak daudela ikusten badute, inkontzienteki hori barneratuko dute.
Gauza hauek ikastolan landu daitezkela bururatzen zait. Irakasleak ikusarazi behar die, jostailuak genero gabekoak direla, gizarteak berak generoak ezartzen dizkie. Haurrak irakaslearekin katalogo hauek ikusten badituzte eta mutilaren bat zalantza baldin badu neskentzako jostailuren bat eskatu nahi duelako, edo kontrako kasuan, irakasleak lagundu diezaioke erabaki hori aurrera eramatera, haiek izango baitira gizartea aldatuko dutenak.



ARANBIZKARRAKO ESPERIENTZIA


Kurtso hasieran eskola batean praktika boluntario batzuk egiteko proposatu ziguten,  hasieratik interesgarria iruditu zitzaidan baina joan ezkero ostiraleko klasera joan behar ez izateak, erabat konbentzitu ninduen.

Asteazkenetan, goizeko 9:30tan gure gelako bost ikaskide ordu eta erdiz laugarren mailako ume batzuekin egoten gara. Lehen egunean urduritasuna zen nabari nire barnean, baina poliki poliki lasaitzen joan nintzen. Orain oso lasai joaten naiz eta emandako ordu eta erdia oso azkar pasatzen zait. Gainera orokorrean ikasleak jatorrak dira.

Gehien lantzen ditugun arloak hizkuntza, matematika eta ulermena dira, beti ere ahalik eta modurik dibertigarrienean lantzen eta umeen elkarbizitza sustatzen. Euskararekin ikasle gehienak arazoak dituzte, izan ere asko kanpotarrak dira eta ez dute hizkuntza ondo ezagutzen. Horrexegatik umeek euskara erabili dezaten sustatzen saiatzen naiz, ahalik eta erraztasun gehiago lortu dezaten hitz egiterakoan.

Praktika hauek ikasteko eta ondo pasatzeko balio dizkit, umeak gustuko ditudalako eta praktika hauek irakasle lanerako preparazio estra bat direla iruditzen zaizkidalako.

sábado, 8 de diciembre de 2012

ERRUBRIKA

Gure taldea kalifikatzeko honako errubrika honetaz baliatuko gara, agertzen diren irizpideak kontutan izanik.


miércoles, 5 de diciembre de 2012

GIZARTEKO ALBISTEAK


Atzo gauean telebista ikusten negoela, barruak 
nahastu zizkidan berri bat entzun nuen. Espainiako patronaleko buruzagi ohia,Diaz Ferran, kartzelan sartu omen dute, arrazoia;kapitala zuritzea eta ondasunak izkutatzea. 153.000 euro eta kilo bat urre aurkitu dituzte bere etxean (43.000 eurotan baloratutako urre kopurua), gutxi balitz, etxeak, itsasontziak eta luxuzko kotxeak izkutatzea leporatzen zaio, horrela, zituen zorrak ordaintzeko gai ez zela argudiatzeko.
Behartuta sentitu naiz zeharka herritarrei erangiten digun berri honi burusko sarrera bat egitera, izan ere, egunero gabiltza krisiaren inguruan hitz egiten. Lanik ez dagoela eta dirua falta dela entzuten, beharbada, dirua gutxi batzuk dute beraien etxeetan gordeta, eta lana ? lotsagabe hauek kartzelara bialtzeko lan asko sortuko litzake.
Bitartean, langileak kale gorrira, eta lanbide guztietan murrizketak; medikuntzan, irakaskuntzan... Barkatu, lanbide guztietan murrizketak esan ahal dut? politikan ez...

HEGO KOREAKO HEZKUNTZA SISTEMA



Soziologiako ikasgaian azken praktikarako beste herrialdeetako hezkuntza sistemei buruz lan bat egitea egokitu zaigu, munduko hezkuntza sistema hoberenei buruz konkretuki. Nire taldeari ( Manuk lan honetarako talde berriak sortu ditu eta "auzokoak" taldetik Antxonekin bakarrik nago) Hego Koreari buruzko lana egitea tokatu zaigu.
Orain arte hezkuntza sistema honi buruz irakurri dudana nahiko sistema zorrotza dela ematen du. Emaitza onak lortzea helburua bada, zenbakiak hor daude: ia %100a (%98a zehazki) bigarren hezkuntza amaitzen dute. Izan ere, ikasketarik gabe etorkizunean ez dutela lana ona topatuko nahiko barneratuta daukate; eta ahalik eta emaitza hoberenak lortzen saiatzen dira unibersitate on baterako sarrera lortzeko asmoarekin. Horretarako bigarren hezkuntza oso gogorra da, unibertsitatera begira prestatzeko asmoarekin.
Dena den, helburu horretara heltzeko jarraitu diren pausoak nahiko gogorrak direla uste dut. Haurrak 11 ordu ematen dituzte eskoletan, horrez gain eskolatik irten eta, gurasoak motibatuta, akademietara joaten dira ikasitakoa barneratzeko. Irakasleei dagokionez, hauek haien promozioaren hoberenak hautatzen dituzte.
Amaitzeko, hezkuntza sistema honek teknologia berriei garrantzi handia ematen die. Gainera, institutu bat sortu dute hezkuntzaren gorabeherak aztertzeko, hobekuntzak topatzeko asmoarekin, beti egongo baita hobetu daitekeen zerbait.

lunes, 3 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA


365 egun iraun beharko lukeen eguna

Gaur gure hizkuntzaren eguna ospatzen dugu, euskararen eguna. Berriaren titulua dioen moduen egun honek ez luke egun bakarra izan beharko, urte osoa iraun beharko luke. Gure hizkuntzak historian zehar egoera desberdinetatik pasa da, horiek guztiak nahiko egoera latzean utzi du euskara eta gehienak, edo guztiak, politikak eraginda. Egoera hori hobetu nahi baldin badugu, urte osoan egun bakar batean gure hizkuntzaz oroitzen bagara ez dugu bere egoera hobetzearen alde askorik egingo.
Euskal Herriko gizartean askok eta askok euskaldunak direla diote, modan dagoelako edo ondo ematen duelako, auskalo. Hala ere, hori dioten askok ez dute euskaraz berba egiten, konkretuki euskaldun egiten gaituen horrek. Euskaldun garela bakarrik esaten gutxi egiten dugu euskararen alde. Benetan euskaldunak izateko euskara erabili behar dugu. Berdin du ondo edo txarto egiten dugun, gauza euskara erabiltzea da. Ondo dakien horrek txarto dakienari irakatsiko dio eta txarto dakiena ez dakitenaren eredu izango da, hauei euskara ikasi dezaketela erakutsiz.
Lotsa alde batera utzi behar dugu. Jende askori euskaraz aritzea izugarri kostatzen zaie, izan ere, betidanik gazteleraz aritu dira eta euskaraz berba egiterakoan oso arraro sentitzen dira Ez dute bere burua eroso sentitzen eta ahal duten momentuan gaztelera pasatzen dira, horrela haien sentimenduak adierazteko hobeto sentituko dira, erosoago. Mintegian euskaraz aritu zen taldeak aipatu bezala, ikastolak arlo honetan lana egitea dauka. Eskolan irakasten den euskara nahiko "formala" da, ondorioz, eskolako ume horiek euskaldun zaharrekin hizketan hasten direnean lotsatu egiten dira, alde batetik, ondo ulertzen ez dutelako haien belarria ohituta ez dagoelako; bestetik, haien euskara hain zuzena denez besteen barreen beldur dira. Hori ekiditeko, euskara ez erabiltzearen erabakia hartzen dute. Beraz, eskolak aldatu behar lukeen beste arlo bat euskararen arloan dago.
Lotsa, politika eta beldurtzen gaituzten pentsamendu horiek guztiak alde batera utzi eta:
GOAZEN, BADA, DENOK GURE HIZKUNTZAZ GOZATZERA ETA BESTEAK ERE GURE HIZKUNTZAZ GOZA DEZATELA IRAKASTERA!!