miércoles, 31 de octubre de 2012



Irakasle miresgarriarekin izandako eskarmentua
Uxue Ekintza Ikastolako batxilergoko irakaslea da eta ekonomia irakasten du. Magisteritza ez zuen ikasi, baizik eta titulazioa atera zuen Deuston ikasi eta gero. Berarekin elkarrizketa hau izatea erosoago iruditu zait beste irakasle batekin izatea baino. Baina gauza batzuk atentzio deitu izan didate eta espero ez nituenak.
 
Lehenik eta behin adierazgarriena iruditu izan didana, irakasleak aurreiritziz irakasten dutela. Esaterako, azterketak zuzentzerako orduan lehenengo egiten dutena ikaslearen izena irakurtzea da, eta gero hasi zuzentzen. Nire ustez hori gaizki dago, seguraski ikasle gehiengoei nota aldatuko ziela, bai gehiagora, bai gutxiagora. Eta beste adibide bat da, ifgasteizen irakurri genuen artikulua. Ikasgela batean bi irakasle ezberdinei egindako Pigmalion mitoaren proba.
 
Irakasle honekin izandako elkarrizketan erakutsi dit lehengo esperientziak (klaseak, errietak…) ez dituztela ahazten. Gainera ahalik eta gutxien saiatzen dute klasetik kanpoko arazoak eta barneko arazoak nahastea.
Egoera zailak dituztenean, lanean dituzten inguruneko jendeari galdetzen diote edo laguntza eskatzerakoan beti esperientzia gehien dituzten jendeari esaten diote.Baita, irakasle baten ezaugarrietan nahiago du irakasleak ondo irakastea eta harreman ona hartzea ikasleekin jakitea, eduki gehiago dakien irakasle batek baino. Hara hor, adierazi zidan, berarentzat, irakasle on batek “empatía” erabiltzen duena da.

Azkenik, umeak batera edo banatuak sexuari buruz, tontakeri bat dela zioen, azken finean berdina izango litzake, ezkertiarrak eta eskubitarrak banatzea. Eta ikasleen motibazioa lortzeko gakoa zen, helburuak jartzea beraiei.

martes, 30 de octubre de 2012


Irakaslearekin elkarrizketa

Irakaslearekin egindako elkarrizketa oso ondo joan zela esan beharra daukat, hasiera batean uste baino erosoago egon nintzen, eta erlojuari begirada bota nionerako denbora dexente pasatu zela konturatu nintzen.
Elkarrizketa aurrera zijoan einean, prestatuta eraman nituen galderez gain, beste zenbait galdera bururatu zitzaizkidan eta egia esan bion artean sortutako hartu emana ona izan zen.

Elkarrizketa hitz batez definitzeko, elkarrizketa esanguratsua izan zela esango nuke. Berarengandik informazio asko jaso nuen, bere iritsia... eta urteak klaseak ematen damaratzan batengandik aholkuak jasotzea ezta gutxi. Gainera, beharbada ikaslearen ikuspegitik ohartzen ez garen gauza askotaz konturatu nintzen, eta gauza asko beste era batera ikusi nituen.

Ekarrizketa sakona izan zen, hezkuntza sisteman ikusten zituen gabeziek bizi dugun gizarteaz, baloreetaz... hitz egitera eraman gintuen, bere iritsia eman zidan, eta aintzakotzat hartzekoa iruditu zitzaidan, experientzia eta bizipen asko bizitakoa zela airean gelditzen zen eta berak esandako gauza gehienekin ados nengoen.

Irakasle ofizioa ezagutzeko elkarrizketa egitea ezin hobea iruditu zait, nik beintzat gauzak argiago baiditut, eta   azken finean, harreman ona dugun eta urteak irakaskuntzan daramatzan irakasle batek baino hobeto zeinek azalduko digu?

lunes, 29 de octubre de 2012

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA


Pasa den egunean irakasleari elkarrizketa oso ekintza interesgarria izan zen; izan ere, honen ostean irakaskuntza ez da uste den bezain erraza. Irakasleek hainbat bide desberdinetatik datozen arazoei aurre egin behar diete, hezkuntzak berak sortzen dituenaz gain.

Elkarrizketa honen ostean niretzat eredu zen irakasleak sakonago ezagutzeko aukera izan dut. Irakasle honek orain eskola txiki batean dabil, eskola handitan ibili arren, berak lehenengoak nahiago ditu harremana askoz hurbilagoa baita. Baina harremana estua izateak arazoa ere dakar. Alde batetik ondo dago ikaslearen gora beherak mantentzeko; baina, bestetik, askotan gurasoak irakaslearen lana zalantzan jartzen dute eta honen lana zuzentzen saiatzen dira.

Hezkuntza sistema ere arazo bat da, ez dago batere ados, ez baititu ikastera motibatzen. Umeak baliagarriak ez diren gauza asko ikasi behar dituzte eta gainera irakasgaien liburuak ez dute ikasteko grina sustatzen. Horretaz gain, irakasleek sistema honekin ez dute nahikoa askatasunik klaseak dinamikoagoak egiteko; izan ere, programa bat jarraitu behar da eta hori jarraitzeak nahiko mugatzen ditu irakasleak.

Amaitzeko, irakasle on batek izan behar duen nolakotasunarik garrantzitsuena malgutasuna da. Egoera desberdin asko jasan beharko ditu irakasle batek bere lan bizitza osoan eta guztietara moldatu beharko da; hezkuntza sistema aldatzen delako, umeak elkarren artean desberdinak direlako, ikastetxe bakoitzak bere metodologia daukalako eta horretara moldatu behar delako edota hobetzearren irakasle batek beti hobekuntzak ezarri behar dituelako bere metodologian.

viernes, 26 de octubre de 2012



Experimento de Robert Rosenthal.

Lehenengo esperimentuan, ondo erantzuten duen zaldiak, erakusten digu nola animaliek daukate galderak ondo erantzutearen gaitasuna ikusmenaren bidez. Hau da, erantzun onera iristen zen bakoitzean animaliak erantzuna zekien pertsonari ikusten zion.

Pigmalion mitoan; bi irakaslei ikasgelan dauden ikasleei buruz informazio desberdinak esaten dizkie. Bati, ikasgelaren ezkerraldean dauden ikasleek gutxiago kostatzen zaie edukiak eta eskuinekoei gehiago kostastzen zaie; besteari, guztiz alderantziz. Ikasturtea amaitzen denean, irakasleak ebaluaketak egin ondoren, irakasle bakoitzari adierazi zitzaion informazioari buruz jarri zituzten notak. Beste era esanda, lehengo irakasleak, ezkerreko ikasleei nota gutxiago jarri zizkien eskuinekoei baino, eta bigarren irakasleak alderantziz, eskuinekoei nota gutxiago ezkerrak baino. Eta azkenean ateratzen dugun ondorioa da; irakasleek aurreiritzien bidez irakasten diegula ikasleei, nahiz eta nahi gabe izanda.

miércoles, 17 de octubre de 2012

Experimento de Robert Rosenthal.


Artikulu honetan egileak azaltzen du nola bistaren bidez gauza asko adierazi dezakegun. Hans zaldiaren kasuan, esaterako, matematikako eragiketak eta galdera alfabetikoak erantzuteko gai zen. Hasiera batean zaldiak horrelako gauzak egiteko gaitasuna zuela uste zen; baina azkenean zaldiari alboan zituzten pertsonak inkontzienteki erantzuna ematen ziotela frogatu zen.

Gauza bera gertatzen da eskoletan. Irakasleek azkarrak diren, edo haiek horrela uste duten, ikasleei erreztasun handiegoa ematen diete, konturatu barik, hori horrela izaten jarraitzeko. Kontrako kasuan, hain onak ez direnekin, kontrako eragina sortzen da. Hau guztiarekin azaldu nahi dena da guztiak modu berean tratatuz gero, gauzak hobera aldatuko litzateke.

Artikulua


Experimento de Robert Rosenthal. 

Zaldiak errealitatean ez zeukan gaitasunik, galderen erantzunak gizakien begiraden eta estimuluen bitartez erantzuten zituen, beraz ez zeukan uste zen gaitasun matematikoa.

Beste alde batetik, irakasleek aurre iritsi bat izanda, egon daitezkeen emaitza ezberdinetak izan daitezke. Haur bat azkarra dela uste bada, irakasleek ume horri kasu gehiago egingo diote eta gogo gehiagorekin irakatsiko diote, Honek, haurrak emaitza hobea izatea ekarriko du.

miércoles, 3 de octubre de 2012

ikasleak pilatzea eta irakasleei ordu gehiago ezartzea



Madrilgo Gobernuak onartu berri dituen murrizketek zuzeneko eragina izango dute Autonomi Erkidegoetan, ondorioz, baita Euskal Autonomi Erkidegoan ere.
Honek ekarriko dituen ondorioetako batzuk ikasle pilaketa, irakasleen kaleratzea, hezkuntza kalitatearen murrizketa, eskola porrota eta hezkuntza garestiagoa izatea.

Gure taldean asko hitz egin ondoren, murrizketa eta Madrilgo gobernuak hartzen ari den neurrien kontra ageri gara, beste hainbat arlo baitaude murrizketak egiteko hezkuntzan ez direnak; izan ere, hezkuntza on batek etorkizun hobeago batera bidaliko gaitu.